XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kanoietatiko irteeran, korrontea lateralki expanditu eta sedimentuez dezamatzen da albo-luzera handiko estratu txandakatuak eratuz.

Geruzen lodiera, garauaren tamainua eta agertzen diren egiturak, sedimentuen ekarpen-zonarekiko (kanoi submarinoa) hurbiltasun handi edo txikiaren arauera aldatzen da kasu bakoitzean.

Orogenia alpetarrean zehar (orain 40 milioi urte) material hauek tolestatu eta altxatu egin ziren, uniformeki inklinaturiko egiturak sortaraziz, era berean estratuak Iparralde eta Iparmendebalderanzko 20ampdeg;-tik 30ampdeg;-tara inklinatu zirelarik.

Lokalki, Pasaiako portuaren ahoaren hurbileko zonan, buzamentuak (geruzen inklinazioak) 50ampdeg; gainditu ditu.

Beha daitekeen erliebea materialen konposizio eta parakuntzaren ondorio zuzena da.

Harearrien geruzek buztinak baino erosioarekiko jarkikorrago izanik, egiturak moldaturiko erliebeak sortzen dituzte, aldapak eta chevron moduko mendi-hegalak deritzelarik (ikus 3. adierazkari geologiko singularra).

Aldapa hauek zuzenean jaisten dira itsasora eta itsaslabar estrukturalak gauzatzen dituzte.

Adieraziriko guztiaz, zonak, interes sedimentologiko, estratigrafiko, geomorfologiko eta paisajistikoa du.

Ostean zenbait puntu singular deskribatu dira.

1. Jaizkibeleko gainako afloramentu edafikoa

Jaizkibeleko gainako telekomunikazio-konplexurako irisbidearen ezpondan, bi antenen artean prezeski, tontor-zati bat estaltzen duten depositu superfizialetan 1,50 m-tako lodierako afloramentua beha daiteke.

Harreta eginez terrenoaren ebaketan hiru tarte edo horizonte bereiz daitezke: behekoan Iparralderantz inklinaturiko harearri-geruzak ageri dira (...).